XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14.2.1. BAIEZKO GALDERETAN: (badakizu amaitu dituena?) (badakizu amaitu dutena ezta?).

1 4.3. SELAN... -N Egitura moeta hau beste barietate batzutan, Plentziakoan adibidez, sano erabilia izaten da NA konpletiboaren balore berberak adierazteko, Bujan eta Begoñan adibideak agertu zaizkigun arren beronen erabilera sano bakana dela esan dezakegu.

Hona hemen jaso ditugun esaldiak: (gogoan daukat zelan erosi duzun) (igerri dizut zelan hemengoa zaren).

(gogoratzen naiz zelan erosi duzun) (entzun dut zelan etorri diren).

1 4.4. -NIK Aurrekoetan legez, egitura honi dagokionez, jarraian emango ditugun esaldi biak agertu izan zaizkigun arren, ez dirudi barietate honetakoa denik, izan ere, beste auzoetan eguno ere ez zaigu agertu; kasu honi dagokionez, esaldi biak lekuko batek eman zituela esan beharra dugu ze gainerako lekukoek ELA baino ez zuten erabiltzen, esaldia ezezkoa izanda ere; hala ere, hona hemen jasoko esaldi horiek: (ez didate esan egingo dutenik) (ez dut pentsatzen etorriko denik berandu).

14.5. ZEHAR GALDERAK. Zehar galderak emakeran bereizketa bi egin beharra daukagu; alde batetik, jokatuak eta ez jokatuak; eta beste alde batetik, jokatuen artean, menpeko esaldian galdekaria daukatenak eta menpekoan galdekaria ez daukatenak, zeren era desberdinez jokatzen diren.